Eusk 3
José Luis Zumeta
Annaïk Carricano
Erakusketa Biarritzen, 2002
Crypte Sainte Eugénie, Atlantica
|
|
Hegoaldean sortua, Usurbilen, Jose Luis Zumeta Gaur deitu taldearen sortzaileetarikakoa da, 1966 urtean. Talde honetan, euskal margolari eta eskultura egileen belaunaldi berna aurkitzen da. Egiten duten artea korrente berritzaileetan kokatzen da eta aldaketa adierazgarrien aldarrikatzailea: da forma lodiak, batzuetan geometria abrea eta jestuak sortzen duen kolorearen asmuak. Arias, Oteiza, Balerdi, Basterrechea, Chillida, Mendiburu, eta Zumeta belaunaldi hortakoak dira. Hauek "frankismo garaian, gertakari sozial eta politikoetan artearen sarraraztea Iortu zuten” (2). Koldo Izagirrek, urrunago erraten duen bezala, "Zumeta euskalduna da, bertze euskaldunek beren multzoa definitzen duten moduan, euskaldunak, euskara mintzo dugunok, ez dauka zertan justifikatzerik, bere baitatik bertatik ez bada. Bere herria bezala, haztamuka ibili behar izan zuen, eskola propioa eraiki behar izan zuen, zerotik hasita, literatura berritu nahian zebiltzanen antzera. Zumeta bere inguruaz elikatzen da, eta inguru horretan dago, besteak beste, euskaldunon produkzioa. Horregatik, ezin sailka liteke inongo eskoletan. Bere herriarekiko identifikazioa hizkuntzaren bitartez egiten du, eta horrek benetako artistek behar duten askatasuna ematen dio zernahi margotzeko. Zumeta, bera da bere talentuarekin". 1959an, Parisen egon ondoan, Zumeta modernitatearen arragoan sartzen da: nazioarteko margolariak topatzen ditu eta hauekin, hizkuntza artistiko berria bilatzen dute. 195 l ean, Nina Dausset galerian aurkeztu arte informaletan, Bryen, Hartung, Wols, Mathieu, edo oraino Ameriketako Pollock, de Kooning eta Klinen obrak aurkitzen dira. Askatasun handi batean, ohizko adierazpenak arbuiatzen dituzte, erretaulen mugak arbitraria bilakatzen dira eta kolorea ez da gehiago marrazkiaren menpe. Bestalde, berriro ere Parisen, artearen.
Kritiko den Michel Ragonek, 1962an, Figuratibo berria deitu erakusketan, nazioarteko artista batzu biltzen ditu, hala nola Dubuffet eta Lapoujade frantsesak, Baj italionoa, Bacon ingelesa, eta Matta txiletarra.
Iduripenaren mugak eztabaidan ezartzen dituzte, erretaularenak aldiz zabaltzen, kolore adierazgarriak baliatzen, eta balore estetikoak biziaren errealiteari hobeki lotzen. Adierazpen bide berriei buruzko ikerketen oldarrak gizarte, sozial, eta gai politikoei lotu galderei buruzko interpretazio libreari eremu zabala idekitzen dio. Zumetaren margoak Pollock, De Kooning, Klee edo Picassoren obrei konpara daitezke, bainan artistak berak daukan nortosunari esker, lana desberdina da.
Forma berriak erakartzen dizkigu, beste hizkuntza batekin, kolore desberdinekin, bapateko idazkera zuzenarekin. Egiten dituen ikerketa plastikoak beraren pulsioek baldintzaten dituzte, konbentzio izpirik gabe, jestuaren engaiamenduan oinarrituak direlarik "Nola garatzen duzun kuadroa, aurreiritzi gehiegi ukan gabe: hori da neretzat garrantzitsuena, eta hori da nere bizia. Egiaz dizut, nere bizi guzia, edo parte handiena, margoan oinarritua da. Berriz ere diot margolaritza nere biziaren zimenduetarikako bat da” (3). Kolore ugariak, marra kurutzatuek iresten dituztela, hortik dira gogoaren hitzak jalgitzen. Zumetak haustura hautatzen du, forma adierazteko.
Hunkidura zabalak edo pizuak bat bestearen ondotik doaz, alderatzen dira errealitatearen oihartzun motz bezala eta gero ezer ez. Margoaren ixiltasuna baizik. Ixiltasun horrek gure baitan dardarikatzen du eta elkarrizketa hasten da. Marra, ikur, hunkidura, eta kolorek erretaularen bilbera eramaten gaituzte, barne-barneko galderetara. Espazioaren antolaketa egitura gabea da, asimetriaren erara. Doi-doia eraikiak diren pertsonaia ttiki horietan sendi daitekeen ausazko nozioek segurrenik zerbait ikustekorik badaukate gizonaren bihotzarekin. Aurpegi eta zilueta horiek guri beha daude.
Zumetaren margoek ez dute kondatzen, baizik eta hitz-erdika gogoeta sartzen. Umore edo fontaisiazko keinuak ere ezartzen ditu bere errelauletan. Eremu mugikorrak, ekai jariokorra, nun ere begia lerratzen eta sartzen den Zumetaren unibertsoan. Margolariaren hizkuntza librea koboreen joan-jinean berduratzen eta lehertzen da. Askatasun osoz modan diren mugimenduen aurrean, gure begirada kordokatzen da, Figuratiboaren eta Abstraktuaren artean, gorputzen eta gauzen artean, formen eta ikurren artean, horiek oro teknika sendo batekin. Margoak aldarrika dezakenarekin, Zumetak bere hiztegi berezia proposatzen digu, ikerketa arrazoizkoari bizkar eginez.
Lehen-lehenik, Jose Luis Zumeta gogoeta eta azterketaz hazten den margolaria da eta guretzat bere lan eremuak mugagabeari leihoa idekitzen dio.
(1) Zumetaren hitzak, Jose Luis Merino kazetari eta arte kritikoak bilduak, El País egunkariarentzat.
(2) Biarritz Culture-n aldizkari - Kulturaldia 52.garren zenbakia.
(3) Jose Luis Merinok egin elkarrizketa, El País egunkariarentzat.
Zumeta: 1-2-3.
José Luis Merino
Zumeta 98-99-00
Uribitarte Bilbon, La Brocha, 2000
1
Margotu hitza idazten badut, Zumetaren gorputzean zehar zabaltzen ikus dezaket, luze eta libre, Ezagutzen ditudan margolarien artean, bera de margotzeko grinarik gartsuena duena. Grina gartsu horretxek darama, egunero, bere haurtzaro eta gizatasunaren ate eta arasak irekitzera. Harginak adreilua eskuan ibill, edota arotzak zura marruskatuz Iantzen duen eran hartzen du berak oihala…
Une horretan, dena aldatzen da. Zirt-zart, formak eta koloreak marrazten ditu. Han-hemenka, keinuak ugaltzen ditu. Margo emezko marra bat uzten du oihalean, zalapartaren artean hasperena balitz bezala. Bapateko indartsu batean, behingoan aldatu eta koloreen aniztasunera, forma ausarten iskanbilara itzultzen zaigu.
Koloreak berak hausnarketa eginaz jokatzen duela ematen du. Zirriborroak poz eta etsipenen artean irristatzen dira.
Halako batean, forma oharkabe bezain lakatzak agertzen dira. Ez dira keinu hutsak, baizik eta sortu gabeko sinboloak diruditen zurrumurruak. Honek, ordurarte egindakoaren nolakotasuna aldatzen du.
Keinuaren zirkinari hasiera ematen dio, berriz ere, baina sortu gabeko sinbolo horiek kontutan harturik oraingoan, koadroaren sorrerak bizitza eman nahi balie bezela. Haatik, berriro azaltzen zaizkigu grafia urratu, ikarati, dardaratsu, kulunkariak. Formaren zirkin berri bakoitzak kolore berriak dakartza berarekin. Hori guztia, lanaz kanporako bidaia luze bati ekiteko atonduta dagoela esan liteke, batek ez daki nora.
2
Bere giza-jarrerari dagokionez, ez dago ikara edo zirkinik. Bere bizitzaren gertaera guztiak apaltasunak gidatu ditu (gizazientzietako hitzetan oztopoen metatzea deituko litzatekeena). Beste ezeren gainetik koherentziaren zintzotasuna hobetsi du, isiltasunaren egarri asekaitzak bakarrik eten duena... Betidanik arbuiatu zan du pribilejiozko lekua gizartean. Badaki margotzeko independentzia galduko lukeena, onartuko balu. Ezaugarri hau ez litzateke azpimarragarria izango, gure inguruko hainbat artista ahari-topeka arituko ez balira, konsakratuen arteko lekuren bat lortzeko ahaleginetan...
Eguneroko historia euren artearekiko harremanean bizitzeak ez die batere axola. Duten asmorik handiena, museo ezagunen batean beren lanak "eskegitzea" da. lrudimenean, horrek Artearen parabisura daramatza, jakin gabe hori egitean euren gorpuen hiletetarako ezkilak jotzen dituztela. Ez dute jakin nahi Arte museoak ezaguna denaren jagole baino ez direla, Artea bera ezezagunerako bidaia den bitartean. Bizirik dagoen artea, egiazkoa dena, beti burrukatu izan da atxiotu ez dezaten.
3
Baina utz ditzagun alde batera sinbolo, haurtzaro eta museoak. Zumetarentzat, balioa duena lanean etengabe ihardutea da, besteta esan, sortzeko obsesio sakona, ondorioak zeintzuk ote diren jakin gabe bada ere...
Besteek azalduko dituzte lanok jendaurrean. Azken urteotan, Zumetaren bizitzan, bere lanarekiko pasioa sentitzen duten miresle sutsu bi agertu dira. Emilia Epelde eta Mikel Mardaras dìtugu...
Biok ekin diote,i majinazio eta ausardi handiz, erakustareto erraldoi itzel hau “Depósito Franco"ko hondarretatik eratzeko ideiari.
Sentiberatasunik gabeko porlanaz eta orma hezeez gaindi, gipuzkoarraren lanak kementsu altxatzen zaizkigu, batez ere gela handi bat betetzen dutenak. Berton lortzen du Zumetak espazioaren itxuraldaketa, eta hondakin-zabor zirenak katedral izugarri bihuntzen, abegi beroa egiten diguna, oihartzun artistikoz betea. Ahaztura eta hondamendia zena, kolore eta forma berriko orainaldi diztiratsu bilakatu da.
Berekiko jatorrizko zor bati loturik, Zumetak metastasis alai bati ekiten dio, bere atseginik pozgarrienak inokulatuz, gu guztion bihotzetan.
Ipuin bat
Jose Luis Zumeta nire lagun pintorearentzat
Zumeta 98-99-00
Uribitarte in Bilbao, La Brocha, 2000
BADA Hamburgon, Brinnen izena ematen zaion lekutik oso gertu, hemeretzigarren mende bukaerako estiloan egindako etxe arrunt bat, aurrekaldean lorategi bat duena. Paseatzaileak —hari buruz begiratzeko arreta badu, gutxitan gertatzen dena— ez du ezer berezirik antzematen haren atari edo ormetan; ez plakarik, ez estatuarik, ez —Van Gogh bizi izan zen etxean sarritan ikusten den bezala— lore sortarik ere. Paseatzailea ohartzen da, noski, hango larrosategiaren zarpailtasunaz, edota leiho pertsiana itxutuetaz, baina hon ez da aski inoren kezka pizteko, eta berak ere kalean aurrera jarraitzen du, D’Angleterre hotel haundiaren aIdera; eman ditu bi pauso eta ordurako ahaztuta dauka ikusitakoa. Ez du jakin ahal zan huraxe dela Hans Menscher pintorearen etxea, ez du jakin ahal izan etxe horretako lorategian azaldu zela hilik 1923garreneko uztailaren hogeitazazpian.
Baina kezka hori piztuko balitzaio, paseatzailea espaloian gelditu eta etxe hutsitu haren gainean galdezka hasiko balitz, apika norbaitek —niri gertatu zitzaidan bezala— egun hori aurkituko luke bere memorian, eta Hamburgoko hemeroteka seinalatuko lioke, esanez: “Begira ezazu garai hartako kazetetan, nik ez daukat orain Menscher-en bizitza eta heriotza kontatzen ibiltzeko betarik.”
Eta, gauzak horrela, paseatzaileak entzun egingo luke informatzaile horrek emandako kontseilua; zeren, paseatzaile guztiak bezala, zerbaiten bila atera baita etxetik, delako zerbait hori zer izan litekeen ondo jakin gabe gainera, eta pintorearen arrastoari jarraitzea arratsaldea betetzeko aukera on bat iruditzen baitzaio.
Era horretan, hemerotekara joanez, paseatzailea Menscherren bizitzan kuskuseatzen hasiko litzateke. Nik neronek Den Vogel-en irakurri nuena irakurriz, esate baterako: “Hans Menscherrek (Munch-en laguna izandako pintoreak), ez zituen goritu hasiera batean erne erazitako esperantzak. Esan genezake galduta zegoela pinturarako, erotu eta bere etxeko lorategian —kaleko jendearen begibistan, hain zuzen ere— pintatzen hasi zenetik.
Erotu? Eta horregatik pinturarako galdu. Ez al dira ba hainbat ero pinturaren historian? —galdetuko dio bere buruari paseatzaileak artikuluan berriro murgilduz. Menscherren eromena zertan erabakitzen zen jakin nahi du ahalik eta lasterrena. Eta, jakina, kazetak aski eta sobera erantzungo dio puntu horretan, ezen bakanak baitira arazo lizunei uko egiten dieten kazetariek. Aldian behin, bizitza miserablea da; halakoetan kazetaria presaka abiatzen da miseria horren haragi ustelaz bazkatzera. Baina paseatzaileari ez zaizkio miseriak ardura, ez ditu maite esamesak, ez ditu maite atsoen kontuak, eta lanak emango dizkio Menscher ero zegoelako hotsa zertan oinarritzen zen jakiteak. Azkenean —niri gertatu zitzaidan bezala— gauza gutxia irudituko zaio oinarri hori, ezen, funtsean, zoramena pintorearen jokaera bakar batean erabakitzen baitzen: lorategian eserita lorategi hartan ez zeuden paisaiak pintatzeko jokaeran, hain zuzen ere.
“Espaloietik begira egoten zitzaizkion hamburgotar askok dakitenez —idazten du Der Vogeleko kronikariak—, ez zuen ikusten begien aurrean zeukana. Begiratzen zion larrosategiari eta bere oihalean Mediterraneoko almendrolak azaltzen ziren, loretan gainera. Beginatzen zion bere kaleari eta segidan Greziako kale bazter bat marrazten zuen. Baina ez zen hon okerrena...”
Ez, ez zen hori okerrena. Okerrena zen jendeak —hamburgotar aspertuak— galderak egiten zizkiotela espaloitik, zein da leku hori, nongo arbolak dira horiek, eta orduan Menschen gizarajoak —gizanajoa jendearen maliziaz ohartzen ez zen partez— “Mediterraneoan edo Greziako kale zoko hartan zinez, benetan, animaz bezala gorputzez egon izan balitz bezala erantzuten ziela, italieraz edo grekeraz mintzatuz behin baino gehiagotan» (azpimarraketa kazetanianena da, noski).
Hori zen okerrena, pintorea Hamburgoko xelebreetako bat bihurtu zela, eta hori horrela izanik —kazetariari ematen diot ostera hitza— “inor ez zela ohartu gizon hark errealitateari buruz erakusten zuen desatxikimenduak ekan zezakeenaz». Ekar zezakeena: bere heriotz trajikoa, azkar esateko. Heriotz trajikoa, bai, baina paseatzaileak irakurriko dituen artikuluetan halako joiese batez narratzen dena. Den Vogelekin jarraituz: «Azken urtean, hamburgotar asko ohartu zinenez, Menscherrek gai bakar bati heltzen zion pintatzerakoan. Behin eta berriro, huri arabiar bat azaltzen zen bere koadroetan... kale txuriak, mezkitak, kashbak, madrasak, tunikak gizonezkoetan, errezelak andrezkoen musuak estaliz... Horrelako elementuez osatzen ziren bere paisaiak. Horrekin batera, pintorea behin ere baino alaiago agertzen zen, zoniontsu, jendearekin hitzegiteko gogo biziz. Poz hari buruz galdetzen ziotenean, Menscherrek hala esaten omen zien, emakume bat ezagutu zuela Jaddig-en, Nabilah, eta maitasunetan zebilela berarekin. Jaddig Arabiako kostaldean dagoen huri bat da, norbaitek ez baleki.” lmajinatzen dut pintorea lorategiko barandan jarrita, eta imajinatzen ditut hamburgotan aspertuak espaloian: min egiten zait. Pentsatzen jarrita, litekeena da Hans eroturik egotea, zeren eta eroa izan behar baita jendearen irribarre bunlosoaz ez ohartzeko. Seguru asko, kazetariak ere irribarre egiten zuen kronikaren zati honetara iritsitakoan: “Antza denez, Nabilahk ondo erizten zion bere maitasunari, eta biak harremaretan hasi ziren. Izenik ez aipatzeko eskatu didan bere lagun batek adierazi didanez, Menscherrek zehazki agertzen zion erromantzearen bilakaera, non biltzen ziren, zer hitzegiten zuten, zein etxetara erretiratzen ziren beren maitasunarekin konplitzeko eta beste hamaika xehetasun».
Kazetariak lehen ere aipatutako inpresioa adierazten du hori esan eta gero, betiko azpimarraketekin: «Lagun horrek esan didanez, pintoreak Arabian zinez, animaz bezala gorputzez egon izan balitz bezala egiten zizkion bere aitorpenak. Eta, agian, horretan sinestuta hil zen, edo —nork daki?— hil egin zuten».
Bai, agian Arabian zegoeta sinesturik hil zen Menscher, baina ikus dezagun nola, Der Vogelen eskutik orain ere: «Duela hilabete edo, pintoreak oso itxura desberdina erakutsi zien Iorategira inguratutakoei, Ez zeukan lehengo alaitasunik; aitzitik, ikara latz bat antzeman zitekeen bere begietan, eta oso urduri zegoen. Egoera hartaz galde egin ziotenean, Menscherrek arabiarren lege zaharrak hautsi zituela adierazi omen zien, Arabian sakrilejiotzat hartzen zeta kanpotarra bertako andre batekin ibiltzea, eta heriotza eman nahi ziotela, horregatik, Nabilahren familiakoek. Jendeak ez zuen sinestu, noski, inor haren atzetik zebilenik, eta are eta gutxiago arabiar batzuek, baina, hala eta guztiz ere, gupitu egin zen gizon hura hala sufritzen ikusita. Bolada txar hura gaindituko zuela pentsatzen zuten gehienek. Baina ez zen hala izan: ikara areagotu egin zitzaion, eta eguna korrika pasatzen zuen, etxetik lorategira, lorategitik etxera, eta garrasi batean, arabiarrak hurbil zituela oihuztatuz. Azkenean, uztailaren hogeitazazpiko egunsentian, Menscher pintorea apuinalaturik azaldu zen lorategian. Puinalea —eta xehetasun honek esames ugari sortu du hurian— zinez zen arabiarra, damaskinatua txurtenean eta burnt luzekoa.
Hemerotekaraino joan den paseatzaile horrek ez du zan nik edukitako fortunarik. Ni —batere meniturik gabe, halabeharrez areago joan bainaiz Menscherren historian.
Duela gutxi, Hamburgoko juje erretiratu baten etxean nengoela, eta juje hori egiten ari den liburu baten gorabeheraz mintzatzen ari ginela, pintore —oraingoan azpimarra nirea da— eroaren kasua aipatu nuen, eta baita puinalearen jatorria argitu zenentz galdetu ere. Jujeak ezetz egin zidan buruaz, eta —dudaka— bere artxiboak zeuzkan gelara eraman ninduen.
Artxibotik paper bat atera zidan: ofizio arrunt bat baldin eta —laster ohartu nintzenez— menbretea letra arabiarrez egina egon izan ez balitz. Papera geldiro irakurri nuen: Jaddig huriko poliziak informazio bat eskatzen zion Hamburgokoari, Hans Menscherri buruz, hain zuzen ere. Eta segidan eskaera horren arrazoia zetorren, alegia denuntzia bat jasoa zutela Nabilah Abauati izeneko andre baten aldetik. Andre gazte horrek deklaratzen zuenez, bere familiakoek hil izan zutela lehen aipaturiko gizon alemaniarra 1923ko uztailaren hogeitazazpiko gauean.
“Hartara? Orduan?” altxa nituen begiak jujeanengana.
Jujeak keinu batez erantzun zidan. “Eta zuk? Zer pentsatzen duzu zuk?” esan nahi zuen keinu hark.
Zumeta, gure nitasun bat
Koldo Izagirre
Zumeta 98-99-00
San Martingo azoka
Donostian, 2000
ARTISTAK zenbat miresten zituen jakitearren, es da bortxazkoa Gabriel Arestiren biografiaren berri ukaitea; bere obra poetikoan ageri dituen izen-aipu ugarien artean maizenik irakurtzen ahal direnetan daude, berbarako, Oteiza eta Ibarrola. Miresten zituelako, hain segur, zien kendua kritikaren eskubidea. Eta inork ez bezala salatu zuen —Hierro egunkarian 1966an argitaraturiko erdarazko artikulu batez — Pelotari filmearen inguruan zenbait kritikok eta zenbait artistak asmaturiko "euskal espiritua" delakoa.
(...) « Baieztatzen da, oihu ere egiten da, Pelotari euskalduna dela, funtsean, bere espirituagatik, egikeraren nortasunagatik, eta ene endelegamenduak konprenitzen ez dituen argudioez, euskal artearen eskola izenekoari Iotzen zaio, Artetagandik hasi eta egun Donostiako Gaur talderaino hartzen duen horri. (...) Enetako hori guztia ihesbide bat besterik ez da. Zeren eta halako kasualitate triste eta ongi adierazkorra gertatzen baita, euskal artearen eskoIan sailkatuak dauden gehien-gehienak ez dira euskaldunak hizkuntzaz (Oteiza, Arteta, Basterretxea, Ibarrola), alabaina euskaraz mintzo diren artistek eskola horretan ezin sailka Iitezkeen moduan pintatzen dute.”
Oro har eta historikoki, "Euskaldunak halakoak dira" esan ohi dute gure artistek (Los intelectuales de mi aldea datorkit gogora, Ramon Zubiaurrerena). Behakoa beti kanpotikakoa ukan dute (baserriko intelektualen artean margolaria bera falta da), batzuetan umorerik gabeko komikotasunean, bestetan ikuspegi etnografikoan (eta Artetaren eginahalak hori gainditzearren). Gu, euskaldunok, gai bat ginen, motibo bat, paisaiaren zati. Ez genuen ahotsik, edo mintzo ginenetan barregarri ageri ginen. Sortzaileak besteak ziren beti, eta hain sarri errepikatu da bestetasun hori oihaletan eta liburuetan, non euskaldun batzuk bestelakotu ere egin diren kopia txarra imitatuz euskaldun izan nahian. Artista, izan ere, bisitari ukan dugu beti. Ikusleak, erosleak behar bezalako euskaldunak izan gara artean. Jatorkeria. Poeta euskal artisten alienazioaren kontra altxa zen garai hartan hasi zen bere lanak erakusten Zumeta izeneko gazte bat, eta orduan ikusi geniona, gaur ikusten dioguna bezalaxe, oso urrun dago ezein "euskal espiritutik" edo "euskal eskolatik". Zumeta euskalduna baita euskaldunek beren multzoa definitzen duten moduan (euskaldunok, euskaraz mintzo garenok), ez dauka zertan justifikatu bere baitatik bertatik ez bada. Bere herriak bezala, haztamuka ibili behar izan zuen, eskola propioa eraiki behar izan zuen, zerotik hasita, literatura berritu nahian zebiltzanen antzera. Ibarrolak apaingarri sozial-errealista eder batzuk egin zizkion Arestiren Euskal Harriari; Zumetak ulertu eta bereganatu egin zituen Hartzabalen poemak, testutik etenezinak ditugu hark marrazturiko apo-beleak edo zozo-apoak Laino guzien azpitik... eta Eta sasi guztien gainetik... haietan. Zumeta bere inguruaz elikatzen da, eta inguru horretan dago, besteak beste, euskaldunon produkzioa. Horretxegatik, ezin sailka liteke inongo eskolatan. Bere herriarekiko identifikazioa hizkuntzaren bitartez egiten du, eta horrek benetako artistek behar duten askatasuna ematen dio zennahi margotzeko, libro da bere talentuan. Oso oker egon behar nuke gure margolaniaren oinarri estetiko nagusiak 1970ko hamarkadan egituratzen ez badira. Urte gogor haietan sortzaile multzo harrigarri bat ukan genuen kantugintzan, literaturan, ertilanean... kontzientzia historikoari sentsibilitate handia erantsi ziona, eta halatan, abangoardia estetiko gisa hernia ordezkatuz, molde berriko kultura bat sortzeko gai izan zena. Errealitate itogarri hura ukatuz askatasunera jauzi egin zuen estetika iraultzaile hartan kokatzen dut nik Zumetaren ni bortitzaran sorrera. Gutasun mindu hura pinturan ongien silatu zuena, bera izan zela uste dut. Bestela esanda, bere interpretazio berezian sentitu ginen bizi. Gure erretinaren kolektiboaren oroimenean gelditu dira Usurbilgo pareta eta hainbat kultur asteetako erakusketa ibiltariak eta 24 orduak euskaraz, Korrikaren jaia, Laboa-Llach kontzertua-rena bezalako afitxak... Fauvismo moduko bat zekarren, aurrena harritu eta ondoren hunkitu egiten gaituen ausardia espresionista bat, San Juan suen gerra urdinaren astuntasuna hausteko. Eta Zumetak, zorionez, orduan bezain era amorratuan sortzen du egun ere. Ez ahal du irakurleak mesprezu gisako ulertuko esaten baldin badut Zumetaren pintura guztia zatika ematen digun muralgintza erraldoia dela. Riverak eta Sikeirosek "herria" margotu zuten, eta herriaren ordezko bikainena indio zapaldua zaie (muralgintza mexikarra gurasokeriaz betea dago, kostunbrismoa politizatu duen arren). Gure artistaren lana ordea maila jasoago batekoa dugu: koadroan azaldu behar lukeen pertsonaiak pintzelak hartu ditu eskuan, eta euskaldun batengandik espero zitekeenaz oso bestelako margoa da berea, indioak indigenismoa gainditu du, beltzak negritudea gainditu du. Domestikatua behar lukeenak atzaparka ekiten digu, eta oihaneko zabaldiak behan ditu.
Gurea berdetasunaren ñabarduretan, udazkenamen hori-gorrailean eta lanbroanen gris-gaman landu da, aitzinatuenek burdinaren herdoila eskaini digute, hortik harat dena zen “kutsu gabeko”. Zumeta euskalduna dela ez dakien ikuslea Mediterranioko eguzkiaren bortitzaz arituko itzaiguke, margoaren festaz, eta Txinako ihauteria ekarriko liguke gogora, edo Afrikako naifak, edo Tropikoetako alaitasuna. Eta zergatik ez dugu beste horrenbeste esanen Zumetagatik euskaldunok? Ez ote gara geure garaian bizi? Zumetak hala margotzen du mundutarra delako, ez euskalduna dela esan diezaioten. Inolako aurre-iritzirik gabe "Ni halakoa naiz" esaten duen sortzailea dugu.
Aipatu ohi da halakoaren pinturak kresal kutsua duela, edo garo kutsua, edo burdin kutsua... Margoak bere kimikaz bestelako kutsua badin badu behintzat, esan genezake Zumetaren pintura gogorra dela, ez ordea zakarra; gazi-gozoa dela, ez ordea malenkoniatsua. Euskal Herriaren "kutsua" jaso nahi duenak ez beza Zumeta begietaratu, ez baitu Euskal Herria "saltzen'; alabaina, euskaldunen berri jakìn nahi badugu, ezinbestekoa dukegu. Zumetaren nitasunean atzematen ahal dira garaikide izateko modu baten ametsak eta malurak.
Bere tituluetan ez dugu aurkituko ez "Arrantzalea", ez "Ilunabarra" ez "Tren geltokia"... Besterik gabe, "Oihalean olioz" dute izenburutzat bere lanek. Geuk ipini behar izena, izenen premia badute. Edo hobe, kolorez eta geometriaz hunki gaitzan utzi. Munch-en Oihua-ren oihua pertsonaiaren aho zabalduan ez baina zeru durduzagarri hartan dagoen bezala, Guernica-ren bertsio zumetarenean zango bik egiten digute oihu, hildakoen zangoek bezain handi, bezain zurbil eta bezain garrasika. Lauaxetarenak dira, eta aldi berean dira Gernikan edo Varsovian hildako beste askorenak. Eta biluzik, fusilatuak oinutsik nahi baitzuen zutik, bere lurrarekin bat, larruz larru, San Juan egunean baserritarra egunsentiko ihintzetan ibiltzen den bezala. Errito telurikoak eta aldarri-kapen kolektiboak bat egiten dute balio sinbolikoz.
Baserriko intelektuala unibertsal egin zen bere burua oihalean isurtzeko kemena hartu zuenean. Munduak esan zuelako: hona hemen artista bat.
1953.garren urtea sortua Pasaia herrian, Gipuzkoan. Koldo Izagirre bereziki bere poesia eta elaberrien bitartez ezagutua da. Zinema munduan ere lan egiten du.
Collateral harm, of course
Joxe Austin Arrieta
Zumeta 98-99-00
Uribitarte in Bilbao, La Brocha, 2000
I.- Gernikako hondakinen
azpiko begi izutuen
seme-alaba gara
hondamendi-mende
hondar honetan,
doi-doi gizaki,
ozta-ozta primate goren
(omen):
pretty collateral harm of the Brave New World,
Luftwafferen bonba suerazleetatik
NATOren missil inteligenteetaraino, of course...
Sisifo auto-errukior bezain hetero-ankerrok
Phoenix Hegazti ustezko
aldiz errausle
aldiz errautsiok...
(Ene, ez ote inor
zorabio beti-berdin
okaztagarri hau eteteko nor?)
Gernikatik Pristinara,
Coventry-Dresden
Leningrad-Hiroshima
Bagdad-Beiruten barna:
beti haur beraren aurpegia da
bonba-uluen izupean intziri...
II.- Ados. Hegelek aurreikusia zuen
Hau guzti Hau.
Kontsola gaitezen.
Jakinduriaren babesean.
Badakizu:
la condition humaine...
Denak du bere es-pli-ka-zio-a:
Lasai zaitez, citoyen.
Edota, ad libitum:
erlijioak ere hor dituzu, aukeran,
Gerraren Jauntxoek eta
Nikkei-Dow Jones burtsa-indizeek
diseinaturiko logika gotorrari
aski ez baderitzozu.
Edota, beti ere, citoyen,
pentsa ezazu
zure adrenalinarentzat
zeinen ernagarria den
egunero horrore-dosi kontrolatu bana
zainetaratzea, TV-hausnarle ardi otzan
izatea beti ere hobe baituzu
ardi sarraskitu baino, beti ere
zenbat eta urrunago hobe.
(Ene, ez ote inor
zorabio beti-berdin
okaztagarri hau eteteko nor?)
pretty collateral harm of the Brave New World,
Luftwafferen bonba suerazeetatik
NATOren missil inteligenteetaraino, of course...
lII.- Gernikaren seme-alaba izatearena:
Horra, euskaldunoi
XX. mende-erditsutik honantz
dagokigun ohore zamatsua,
aintzindaritasun badaezpadakoena…
Baina
badugu izu-mendean ere
harro egoteko
bezainbateko
apaltasuna:
1937ko Apirilaren 27 hartaz geroztik,
munduko ezein haurren intzirina
ez baitzaigu arrotz,
eta oraindik uste dugu
oraindik bizi gara
oraindik ziur gaude
giza-kondizioaren aurpegi ezkutua
xamurtasunaren
elkartasunaren
ilargi-alde hain larriki bakandua...
berrargiztatuko dugula
kalte kolateral izatera
beharturiko primate
zinez goren guztiok.
Apaltasunean harro,
euskaldun xumeok,
Gernikako hondakinen
azpiko begi izutuen
seme-alabok,
bai baitakigu
Su-metatik Zumetak sortzen.
Zumetaren bizia
Zumeta 90-91-92
Gipuzkoako foru aldundia
1939: Jose Zumeta Etxeberria, Usurbilen (Gipuzkoan) 1939.eko Apirilaren 19an jaiotzen da.
1958: Madrilen izandako "Pintura Joven" lehiaketan Erresumako Urrezko Domina irabazten du.
1965: Jorje Oteiza, Eduardo Chillida, Remijio Mendiburu, Nestor Basterretxea, Balerdi, Amable Arias eta Sistiagarekin batera, Euskal Eskolako "Gaur" taldearen sorkuntzan eskuhartzen du.
1966: Egiten ditun erakusketak: Bilboko Arte 1983 Ederren Erakustetxean eta Gasteizko Fernando de Amarica Erakustetxean.
1967: “Gran Premio de Pintura Vasca” lehiaketako Lehen-Saria irabazten du.
1970: Mexikoko Euskal Etxeak antolatuta, Mexiko hiriburuko Arte Ederren Jauregian kokatu zen erakusketan eskuhartzen du. Erakusketak "Exposición de Pintura y Escultura Vasca Contemporánea" zuen izenburu.
Urte horretan berta, Estatu Batuetako New York-en egin zen "Pintores jóvenes espafloles" izeneko bateango erakusketan eskuhartzen du.
1971: Bere lanak bakarrak aurkeztuzko bi erakusketa egiten ditu Madrilen: Ateneo-n eta Duran Erakustaretoan.
1971-72-73 : Usurbilen, Tolosan, Iruñan, Azpaitian, Azkoitian, Ataunen, Zumarragan, Ordizian, Errenderin,... egindako kultura-asteetan eskuhartzen du. Kulturaldi hauek izen ezberdinak izan zituzten, hona nola, besteen artean, Tolosakoa "Euskal amabostaldi" izan zen; Zumarragakoa, "Kultur astea"; Ordizikoa, "Jakintza astea" eta Iruñakoa, "Encuentros". 1975.ean, Mallorca-ko Palmako Arkitektoen Elkartean antolatzen den "Mira 80" erakusketan beste gehiagorekin batera eskuhartzen du.
1973-1974 : Usurbilgo Udalak eskatuta, herri horretako plazan 145 metro kuadroko zeramikazko hormako marrazkia egiten du.
1976 : Barzelonako "Euskal Ertia 76- Art. Bask 76"en eskuhartzen du.
1978 : Bere Ianak bakarrak aurkeztuzko erakusketak: Bilbon, Arte Ederren Erakustetxean; Iruñako “La Ciudadela”-n eta Madrilen, Juana Mordo Erakustaretoan.
1979 : Madrileko Velazquez Jauregian azaldu zen "Erakusketa 79"-an eskuhartzen du.
1980: Bartzelonako "Fundación Joan Miró"-n besteekin baterako erakusketa egiten du.
1982 : Bere lanak bakarrak aurkeztuzko eta bateango erakusketak egiten ditu. Alemaniako Stuttgareko "Inter-Art" - Union Freischaffender Künstler und Kunstfreunde Erakustaretoan egin zituen eta Madrileko Udal Erakustetxean, "Artistas Vascos: entre el realismo y la figuración, 1970-1982" izenekoan.
1983: Bere lanak bakarrak aurkeztuzko erakusketa: Alemaniako Biberach-eko "Volksbank Galerie"-n.
1984: Bere lanak bakarrak aurkeztuzko hiru erakusketa: Iruñako "La Ciudadela"-n, Valenziako Palau-ko Erakustaretoan eta Frantziako Baionako "Perspectives 56" Erakustaretoan.
1985: Besteekin baterako hiru eta bere lanak bakarrak aurkeztuzko bi erakusketa, eta honetan banatuta: besteekin baterakoak: Zaragozko Sastago Jauregian; Oviedon, Asturiasko Arte Ederren Erakustetxean eta Frantziako Arte Ederren Erakustetxean eta Frantziako Baionan, "Musée Bonnat"-en "Ils collectionent l'art" izenpurupean egindakoan. Bere lanak bakarrak aurkeztuzkoak: Donostiako San Telmo Erakustetxean eta Arabako Arte Ederren Erakustetxeko San Prudentzio Aretoan.
1986: Eusko Jaurlaritzak antolaturik, Alemanian (Frankfurt-en eta Colonia-n), "Moderne Baskische Kunst" izenez egin ziren bateango bi erakusketatan eskuhartzen du.
1987: Donostiako "Arteleku"-n pinturari buruzko ikastaro bat ematen du.
1989 : "Homenaje a la victimas del franquismo" izenez Madrilen, Sevillan eta Valenzian egindako bateango erakusketetan eskuhartzen du.
Erakusketa antologikoa Bilboko Arte Ederren Erakustetxean.
1990: Bi erakusketa antologikoak, Arabako Arte Ederren Museoan, Gasteiz eta Donostian. San Telmo Museoan.
Zumetaren lanak Bilboko Arte Ederren Erakustetxean, Arabako Arte Ederren Erakustetxean, Donostiako San Telmo Erakustetxean, Tenerifeko Santa Cruz-eko Orainaldiko Arte-Bilduman eta Txileko Santiagoko Elkarkidetza-Erakustetxean daude ikusgai.