Canalblog Tous les blogs Top blogs Mode, Art & Design Tous les blogs Mode, Art & Design
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
MENU
José Luis Zumeta
Publicité
28 mars 2014

Merinoren liburua -2

Bolumen sentiduari begira, gune horiek funtzio anizkorra dute, begien aurrean, batzutan aurre-aurreko planu gisa eta beste batzutan hondo gisa agertzen bait dira. Ormirudi horretako zenbait parte, erliebearen moduan sortuak izan dira. Erabilitako gaiak berak, mamitsua denez, laguntzen du egiazko erliebearen antza ematen. Ormirudiaren eraketak bi alde batean erakusten ditu. Eskuinaldekoa, batetik, urri laburragoa, geometrikoagoa agertzen da, ezkerraldekoa, bestetik, bihurgune organizisten jokoan ardazten da gehiago.

Ba dago Zumetaren oroitzapen bat ormirudia dela eta: Zirriborroa zurrun smar atera zitzaion. Baina, pentsatu zuen, gero, egiterakoan keramikagaiak zurruntasun hori zuzenduko zuela. Ez zen horrela gertatu baina. Ez zuen ezertxo ere zuzendu. Zegoeneantxe atera zen. Azkenean, zurrunegitxoa geratu da. Esan beharra dago, ormirudian falta diren zatiak ez ziren sekulan ipini. Hots, ez ziren erori. Apurtu egin ziren, azken orduan, garraiatzerakoan. Ormirudi horretatik abiatuta, Usurbilen keramika eskola bat sortzea pentsatu zen. Egitasmo hori ez da orain arte behintzat burutu. 1974.eko data darama ormirudiak. Zumetak berak diseinatu zuen ormirudira begira dagoen plazaren antolamendua. Hainbati urte igaro dira, eta hala ere, ormirudiak gainezka erantzuten dio edozein begirada zorrotzi, esandako zurruntasunaz aparte. Jasoz ikusten dugu, indartsu, sinistarazle, itsasoko olatu erraldoi bat lehorrerantz bezala, Usurbilgo egunetan.

Ormirudiko olatuak, gainean bere apartxo zurruna eta guzti, bide ematen digu 1970.etik 1975.erako lanak aztertzeko. 1968an, koadroen lantzea kolore-oreen gainean, karrankarik egin gabe elkarren artean konpasatzea bilatzen zuten erritmoekin, egiten bazen, beltza ugariago sartzerakoan, oreen arteko gurutzaketak eta elkar jotzeak hasten dira. Horrek kualitate miozenetiko bat sorrerazten du. Grisezko ore-guneek gertarazten dute espazioaren sortzea. Euskarri espazial hau dutela, istorio piktorikoaren parteek bere mundua bizitzen dute. Marra luzenga eta hariantzekoak ere, atzepuntu bigunak dituztela, hautematen ditugu, obretan oso parte eragikor, dinamiko eta ia musikalak direnak. Birika betean sortu den arnas dramatikolirikoaren hartze arinak bezalakoak dira.

Bi norabidetan landuak izan dira l970eko obra hauek. Lehenengo, pilatu egin dira elementuak koadro bakoitzean, bultzada gehigarri gordina bezala, gero kendu-estali-eusten joateko nahi izandako puntura heltzeraino. Aldaketa horren bitartean, agertuak dira orraze zehazgabeak, mugak zabaldu-apurtu nahi balituzte bezala. Alabama, koadro batzuen beste momentu batzutan, mugen zehaztasuna dugu obrek bere osotasuneraino heltzeko babespidea. Ez du zalantzarik: mugak marratzerakoan duen sendotasunak, salbuespen mehe-meheren batetik kanpo, eratzen du obren borobiltasun bukatua.

Jario piktorikoak jarraitzen du l975ean. Bizitzea bera bezalaxe, Zumetak adierazpen plastikoaren aurrean duen jokaera, pentsamolde batetik bestelakotsu batera joan eta etorri egiten da. Gero, itzuli egiten da utzi zuen modu hartara, eta itzuli, berriro ere, geroago utzi zuen beste hartara. Joan-etorri horretan, esanahiak aldatu egiten dira, zalantzagarria, nahasgarria ustekabean sartu bait dira. Bizitzan bertan bezalaxe gertatzen da. Aurrera joaterakoan, atzerapenak berriro jarraitzeak eta guzti, sendotu egiten gara. Edozein ekintza sortzailek, hasiera eta uko, ausartasun eta beldur... sorta luze bat du bere barruan.

1973an izenpetutako hainbat obretan nabaritzen denez, pintzelada batzuk, bere nabardura gozagarriekin, sartu dira zenbait aldetan. Marraren berandutza erakutsi nahia agertzen da, banan-banan ipinitako pintzelada bigunak. Gainerako gehiketa da. Kontrastea egiten du, halaber, axola gutxiagorekin egindako aldeekin. Agian, gozoz egindako pintzalada horiek, artegilea bera koadroan apur bat gehiago sartu nahia daramate berekin. Nire ustez, artegileak bizipenak, bizitza-zatiak ipintzen ari da koadro bakoitza gertatzerakoan. Pintatzea eskuez hitz egitea dugu.

Zumetak bere artea izugarri menperatuta dueneko urte batera (1975) heltzen gara. Koadroetan sartzeko duen era, segurua eta ugari askoa da. Obra bakoitzari darion barne egokitasun dinamikoa nabarmentzen da. Oso espazio eginkor eta trinkotasun aldakorrekoen aurrean gaude. Obra askotan koloreek duten elkarren aurkakotasun eta/edo ondokotasunak dinamismua ematen diete koadroei. Zeinuak ikusten ditugu, galdurik baileuden, espazio zabal-zabal batean, espazio hori zerbait mamitsu, ia norbait, bilakatzen denaz batean. Sekulan, ordurarte, egon zen horrenbeste zarrasta. Zarrasta hori jabetutako segurtasunak ematen du. Denetarik dago bere obretan. Lirismoa dago eta bai bakardade inpresioa, oihartzunik gabeko hustasunaren zentzazioa ere, baina, baita ere, denetarik proba egitearen gozamena bizitzen da. Berriro ere diogu Zumetaren egoera eder hura, egiten zuena menperatzetik zetorkion. Ikasurteen, bere hartan ekitearen fruitua da.

Lanean ziharduela barrutik amaturiko formak ateratzeko nahia ainakoa zen pinturari mihisetan bizitza ematekoa. Xarmatu nahi du istorioaz. Erakutsitako bide sorta haundia da eta beti ugaria. Orain arte lortutakoaren gainean, planu eta kontraplanuen jokoa, koadrotik ibilian, gehitu behar da. Anitz espazioen eraketaz, oso ulerkaitz bilakatzen dira obra horietarik batzuk. Goreneko sorkuntzak.

Koadro hauen neurriak aldakorrak izaten dira. Haundiak batzuk, arteinak beste batzuk, eta beste asko, neurri liliputiarrekoak baino ez direnak. Alabama, sortze erizpideari dagokionean, ez dira ezertan ere bereizten haundiak direnengandik. Eta hau horrela bada, koadro bakoitzaren barruan gizakiarekiko hein bat beti egon delako (eta dagoelako) gertatzen da. Koadroak lantzerakoan ikusten zuen zein zen gizakiaren heina koadro bakoitzean. Esan liteke koadro habitagarriak direla. Datu batek bermatzen digu hori: denboraldi luze-luze batean, bere pinturaren mundua gizakia, espazioa eta gauzak zentzon hirukote batek osatunik zegoen. Oinarri-erizpide horrekin, koadroak mundu habitagarriak izaten dira. Gauzak pertsonak baino askoz haundiagoak izaten dira. Pertsonak koadro barruan ibili daitezke. Gizakiaren heinean sorturiko koadroak dira: denak, neurri haundikoak zein txikikoak. Zumetarentzat ezinbestekoa izan da beti gizakiaren heina, eta, sentidu horretan, gizakiaren aipamena. "Zerua goian dago, lurra behean, hori ezinbestekoa dugu", dira bere hitzak. Eta gaineratzen du: "Hori argi egon da beti nire lanean".

1975ean bukaturiko koadro bat, bere arte guztiaren obra nagusietariko bihurtzen da. Arabako Arte Ederren Museoaren jabetzako triptiko bat da. Barruan duen nahaspilo haundiak erakarri eta liluratu egiten du. Espazio eginkorrak, kolorearen argitasuna, istorio anitz nahastekatuak eta planutik kanpo atera nahian, joan-etorri mugimenduan dauden pinturaguneak, espazioaren etengabeko ekintza, koadroan agertzen den guztiaren dinamismo eta kontrola. Obra eraikin bat bezalakoa da, eta bere liluramendua batuketa bat edo. Bere neurri haundiek (395x195 zm.) aldarrikatzen dute katu galaktiko gizajoek ere ba dakitena: metro bat berdez zentimetro batez baino gehiago esaten da. Ba dirudi koadro horrek, "Gizakia, espazioa eta gauzak" izenekoa, zera esaten diola ikusten duenari, "amets nazazu, amets nazazu!" Inoiz, metaforikoki, ehun zezen ainako indartsu, oldarrean, larre lasai amaitezinak eusten dien bitartean. Obra hau oreka eredua da. Koadroan biltzen dira orain arte aurkitu dituen elementu baliotsu guztiak, bere artea haundiagotzeko erabiltzen dituenak. Artearen legea dugu. Artegileak esperientzia hartzen du pintatzeaz batera. Ezagutzen duenaz Ian egiten du, jakin ba dakiena ezagutzea beharrezko bait zaio, hain zuzen ere ez dakienaren bila joateko. Dirudienez, zera dio bere barrura: jakin ba dakiguna egiten ikasten dugu, horrelaxe lortuko bait dugu ezezaguna iristea.

Azken urteotan hasiak ziren bere lanak saltzen. Bilbon lortzen du bezeria gero eta ugariagoa egitea. Gauza ongi baino ongiago zihoan antza. Baina, bapatean, Zumetak ez du argi-argirik ikusten. Ez du bortxatu nahi tentsio egoerak, orain arte egiten zuen antzera. Dena zeukan baina, denak pentsarazten du ezer ez duela. Bere ustez, aurreko bideari jarraituz ez du ezezagun hori aurkituko. Horrela, bada, sortzen da "grisen aldia". Aldi berri bat.

"Gris"en pintura horretan lehentasuna ematen dio keinu txikiei. Keinu piktografikoak dira, hasimasizko hizkuntza batetik baletozen bezala. Pintoreak segurtatzen du aurreko koadroak bezalakoak direla, elurra edo lanbroa dutela baina. Zeinuak dira airean. Gris hori, kontzeptualki mintzatuz, espaziotzat har daiteke. Lehen, koadroetan elkarren arteko kontraste haundia zuten bloke tentsioak baziren, "gris"ekin espazioaren barruan sartzea bilatzen da, marrak airean utzita, eta ondorioz obra eterezkoagoak ateratzen dira.

Obra hauekin bi lan egiteko era esperimentatzen ditu. Aurretik atzera eta atzetik aurrera. Kolore gogorrak erabiltzen ditu, eta gero gris gardena erabiliz estaltzen ditu. Dena gardenkiez estalita gelditzen bazen ere, azpikoa beti fresku geratzen da. Hurrengo, azpian dagoena ateratzen da. Gero berriro estali. Aurretik atzerako prozesu horretan, eta alderantzizkoan, birreskuratu egiten du nahi duena. Kolore garbiak otzandu egiten dira kolore okrez baliatuz, tonu neutroa lortzeraino. Konturatu egiten da funtzio espazial nabarinabaria eman diela koadroei. Bere ustez, pintura honekin lortzen den espazio poetiko lirikoa, aurrekoetan baino askoz haundiagoa da.

Bloke tentsioaz izan zuen burruka hura dela eta gertatu zen aldaketa. Bapatean zeozer igaro zen bere burutik. Kolore bortizen oreek erreko balute bezala. Eta elurra bota behar izan zien gainean. Agian kolore garbien suaren aurka egiteagatik. Agian gabe: kolore garbien lehergarritasunaren aurka, elurraren hoztasuna.

"Gris"en pintura aldia gogartetsua izan zen. Estali eta berriro pintatzea, eta berriro eta berriro ere egiteak, gogarte gehiago egitea darama berekin.

Ez dugu saihestu nahi behin baino gehiagotan entzun duguna. Zera da: bere izakeraren korapiloak denarekin aspertzera darama. Eta orduan, handik eta hemendik dastatu behar du, gogo egoera horietatik irteteko, hori egiten duenaz bat bere lanbideari buruzko ezagutza hartzen duen bitartean. Hortik, bere arte bizitza egoera estarian egoteko, pintatzen egon behar du eten gabe. Handik eta hemendik dasdatu behar duela esan dugu, baina berari interesatzen zaion arte-adar berezian dela ulertu behar da.

"Gris"en pintura horretan lehentasuna ematen zaie zeinu txikiei. Zeinu zurrunbildu-nahasgarriak dira. Gardenduren bitartez sortzen diren espazioguneek balore berri bat fabrikatzen dute, materia kasu. Koadro hauek, Zumetaren zeregin estetikoan molde berrikoa den materia-ordena baten arabera eratzen dira. Obren burutzean nabaria da eskulangintz-ahalegin bat; baina, artegileak espazio flotagarritasun maila haundi bat heltzeraino jo nahi du. Bere burua bera atomo infinito bat bihurtu eta espazioan galdu nahi du. Nahi hori, ordea moteldurik geratzen da, kolore bizien marra-keinu piktografikoetan birfinkatzen denetan. Marra horiek lurrera arazten edo dute, osotasun espazialeko parte nagusiak ere izan daitezen. Artegileak, obra hauen ulerkera aberasteko moduan, elementu solte batzuk sartzen ditu, koadroetan sakabanaturik samar daudenak, gai keinuzale nagusiarekin zerikusirik izan gabe, baina osoaren espazio-zentzuari indarra emanez.

Artezko aldi berri hau jendeari helarazteko, hiru bakarreango erakusketa egitera behartzen bere burua. Bilbon (Arte Ederretako Museoa), Iruinean ("La Ciudadela") eta Madrilen (Juana Mordó Arte-Aretoa). 1978an gertatzen da hori. Lehenago, 1974ean, keramikazko ormirudi bat egin zuen Pasaiako Portuan. Urte horretan bertan erakusketa egin zuen, bakarrean, Donostian ("El Pez" Arte-Aretoan) eta Bilboko Mikeldi Arte-Aretoan. Hurrengo urtean, berriz ere, bakarreango erakusketa egiten du Gasteizen, "Eder-Arte" Aretoan. 1976an keramikazko ormirudi bat egiten du Gipuzkoako Probintziako Aurrezki Kutxan. 1977an, Donostiako Udalak obra bat eskatzen du Amarako parkerako, egin baina ipiniko ez zena.

Hirurogeita hamarretan, amaieran, bere lanean dihardu, here duen obsesioaz. Bere barne suntsipenetan harresiak eraikitzeari bakarrik egiten dio kasu. Ba daki pertsonaren izakera ezin ihes egiteko arazoek mugatzen dutela. Honez gainera, ihes egindako arazoek sortzen duten aladura gehitu behar da. Ez dago itzuri egiterik. Holderlin-ek, olerkaririk olerkari, igarri zuen gure noraezeko izatea: “...norbera izatea: horixe da bizitza; guk, besteok, horren ametsa besterik ezgara”.

Topo egiten du ustekabean Diane Arbus argazkigilearen irudiekin. Oso irudi arruntak ziren, zorroztasun haundiaz eginak baina. Argazkigintza-teknikak duen arte haundia nabaria zen. Irudi haiek haizerauntsia bezalaxe sartzen dira bere barruan. Bere artearen oinarriak eragiten dituzte, eta eztabaidan jartzen gupidagabeki. Apurka apurka berera ilzultzen da. Eta konturatu egiten da, urte askotan, forma abstraktuen mundu hotzean lanean egona zela, zuzenean errealitarekin konektatu gabe. Pertsona konkretuen gaian sartzea ez legokeela gaizki pentsatzen du bere barrurako. Gehixeago ikusten du: abstrakzioaz bere pintura gehiegi kontrolatzera heldua zen, errepikapenezko eskema oharkabeak izatearen gaizkoagarriaz.

Esan eta egin. Handik eta hemendik bilatuz gero, postatxartelak aurtitzen ditu. Aitonari edo emaztegaiari bidaltzeko zoriontxartelak ziren. edo "soldadutza" garaiko oroitzapenen bat gordetzekoak. Gusto arrunta da han, postatxartelen munduan, isladatzen dena. Jende askok eta askok erosi ohi ditu. Mohizko mezuak dira. Irudi eta mezu haiek, Zumetarentzat, ezin itsusiagoak ziren, izugarri zarpailak. Baina baliozko izan zituen figurekin lanean hasteko. Keinu txiki bat, biratxo bat dugu bere koadroen eta txartelen arteko diferentzia, eredua garrazki barregarri uzteko balio duena. Salaketa kritiko barik jarrera humoretsu bezala begiratu behar zaio. Gero, jendeak jarrera kritiko bezala ikusi zuen gehiago, ia gizarte kronika bat bezala.

Aldi berri honen hasierarekin, abstrakziorik estuenean sartuta egondako hogei urte geratzen dira atzean. Bi hamar-urte horietan lortua zuen —hobeto esan: gertatua zuen— figura-zantzurik txikiena zuen orotik alde egitea. Oraingoan, ostera, figurazioa izango zuen ezinbesteko aitzindari bere sorkuntzetan (begi bat erne gorputz barruan).

Gogorra izan bide zen errotik uztea horrenbeste urte, askatasunean bizi izandakoak. Baina hori arinduta geratuko zen figuraelementua, hainbeste urtetan ukatua, bere pinturan sartzeko askatasuna bere buruari ematerakoan.

Zumetaren burutik zebilena da benetan garrantzia duena. Oroz gainetik, etengabe pintatzea zen egin behar zuena. Postatxartelak hasierako erreferentzia gisa sartu ziren. Pintatzen doan bitartean, ideiak datozkio burura, gordinean. Dena mordoskatzen zaio buruan. Jakin ba daki, arte Ian batean, bere forma ikusgarrian agertzen ez den zerbait kondatu behar duena. Ahots bat ere entzuten du, norbanakoaren funtsezkotasunaren eta taldearen nahien arteko lotura bat bilatzea iradokitzen duena. Baina azken hau ez da berak uste bezain argigarri. Behar ez zutenari eutsita egondako eskuak zabaldu behar dira. Egondako aldaketa politikoani esker, milioika garaitu biripiztu dira. Atzean geratu dira diktadura ilunzalearen berrogei urte. Kultura zuzpertu nahian denboralde horretan. Zumeta izaki zentzaziozalea denez, bere pintura mugen barruan mugitzen da. Muga zabalak izatea nahi du. Eta pinturaren historiaren puntu asko ikutzen  ditu.

Meheki atxekitzen zaie zaina ederraren osagarri gisa hartzeari, gero hura honen lekuan jartzeko. Hori gertatzen da, behintzat, pentsamenduan eta hori pentsatzen duen odolean. "Ez dago ezer adimenean zentzazioan egon ez denik", esaten zuen Locke-k, eta asko ematen zion munduari baieztapen horrekin.

Bere figurazio lanak oroitzapen eta zentzazio ibai bat bezalakoak dira. Adiskideak, senideak, iraganeko oroipenak, edozein ikuspen, egiazko zein irudimenezko, hori guztia heltzen da koadroetara ametsaren zeharbidezko bidetik. Bere ohizko indarraz pintatua. Berri bere koadroetan agertzen dena da koadro gehienak burutzean duen zehaztasun arduratsua. Samurtasuna, mineria edo barre algara baten tamainako gai bat pintatu ahal izateko, horrexetarako, beharrezkoa da pintzelada kontrolatzea. Beharrezkoa da kontrol berori, halaber, famili egoera bat pintatu behar denean, barne maitasuna adierazteko moduan, itxuraz isekaren antza ematen badu ere. Ezta urrik emon ere: distorsioaren eraginez, benetan nahi izandakoaz bestelako gauza ikusten dugu. Huts haundia egingo du, hatzamarrek begikotasun beroa eta/edo humorez ulertutako iragana jarri zuten lekuan, iseka eta gutxiespena baino ikusten ez duenak. Behin eta berriz ibili behar gara gainontzekoek norberarengan uste duten suteen itzalketan.

Erakusketen ibilbideak ondoko urratsak ditu: 1980an, Joan Miro Fundazioan (Bartzelona), San Telmo Museoan (Donostia) eta “La CiudadeIa (Iruinea). l981ean, Arte Ederretako Museoan (Bilbo) eta “ARTEDER-81”ean parte hartzen du. 1982an, "Alga"n (Donostia) erakusten du. “ARTEDER-82"an, "Centro de Arte Ossuna"-n (La Laguna-Tenerife), Stuttgart-en (Alemania), "Inter.Art" arte-aretoan, “Union Freischaffender Kunstler und Kunstfreunde"-n. Madrileagertzen da, “Artistas Vascos: entre el realismo y la figuración, 1970-1982” talde-erakusketan. 83 urtean "Volksbank Galerie" izenekoan erakusten du bere lana, Biberank-en (Alemania) eta Donostiako Probintziako Aurrezki Kutxaren Erakusketa Aretoetan. 1984ean, berriro ere. Iruinean, "La Ciudadela"n erakusten du bere lana, baita Valencian, Galeria del Palau-n, eta Baionan, "Perspectives 56" Arte-Aretoan ere.

Figurazio munduan sartuta, artegileak birak eta birak egiten ditu mundu horren inguruan. Bihurkatu egiten ditu figurak, buztin moldakorra balitz bezala. Ideia eta adierazpen piloa eratu du, menderatu beharrekoak. Beti ere, erabeteko askatasuna lortzeko goreneko nahia duela. Gizakia here erdia besterik ez da; beste erdia bere adierazpena da. Hitz hauek mihisetarantz egiten zuten indarra. Etengabeko bilatze horretan, garai ezberdinetako espazio batzuk elkartzen diren bere koadroetarik zentaitetan. Figurak flotatu egiten ziren mapa ugari batean. Dena elkarri erantsita: gizonak, animaliak, etxeak, loreak, mendiak, hodeiak, brontzezko goizak, kobrezko arratsaldeak, begiak besteren aurpegiak direla, istorio kateamendu zabala-zabala obra bakoitzean, funtsean... zaldi pentsalari eta biluzi gehiago lebitazioan harpa antzek seksuak, beso-zango ibiltariak eta, agian sumendiren bat bere lorearen bila (irribarrearen ama).

Olioz marrazturiko istorioak, guztiak. Ekintza bakoitzean betikotuz edo, berdintsua dena, bizi erdia utziz koadro bakoitzean. Absolutuaren bilakuntza etengabea, edertasuna eta askatasuna mundu ulergarriaren parte direla, eta ez gertakarienekoa, jabetuta baina. Barne espekulazio horiek direla eta artegatu daiteke pinturaren artea biziki sentitzen duena. Ezin iruditu harritzekoa, Novalis-en oharpen ausart-ausart harek, olerkia erreal absolutua dela, panpakada bat hutsari emanez, zioen harek bere atean jotzen badu.

Eta pinturaren eguneroko nekean eta bere Iorpen zailetan, material hutsal batean aproba egitea erabakitzen du. Fardelak egitezko kartoia hartu eta tenplezko pintura eman. Gogor ekiten dio. Ia hasieratik hori ba dabilela ikusten du. Ba dirudi kartoia eta tenplea urtetan berari itxaroten egonak zirela. Bere eskuerako eskularruak dira...

Gela txiki batean (bi metro eta bi t'erdi) pintatzen ditu kartoi horiek. Espazioa hain estua denez gero, koadro bat pintatu bezain laster biribilkatu behar zuen, pintatzen jarraitzeko moduan. Baina, hori ere ongi datorkio, hurrengo koadroa pintatzeari ekiterakoan ez bait du aurrekoaren inolako erreferentziarik.

Horrela, bada, hasten da neurtezineko gozo sortzailedun urtea izango zena. Eguneko ordu orotan pintatzen zuen. Bai goizean, bai arratsaldean edo gauean. Beti zetozkion koloreak eta kolore horietako istorioak bizitzeko gogoak, bere guztia hasten zen ekinean. Ondorioak hortxe daude. Berrogeita hamar kartoi enfelizatu. Gaiak pintaize ekintzatik bertatik sortzen ziren zuzenean. Istorioak nahastekatzen ziren berezkotasun osoz. Artegileak ibili egiten zen inoiz ibili gabeko lurretatik. Batzutan haurtzaroko gertaera bat heltzen zen, eta irudimenak haundiagotu edo abentura berri bat bihurtzen zuen. Bere eskuetatik, inoiz, arrazoigabearen irudimen mugagabea igotzen zen, arrazoi kontrako figuragarritasun baten zatiak nabariak bait ziren. Nolanahi ere, horrela iruditzen bide zitzaien egilea bera ez ziren besteei. Berarentzat, egiazko gauzen balioa zuen pintatzen zuen guztiak. Kartoi haiek bere bizitza bera ziren, bere oroipenak, bere zentzazio eta pintatu nahiak...

... konturatzen zen arteak, definitzen duenagatik barik, ematen duen adoreagatik balio duela.

Balio gutxi izango zuen Zumetari buruz idazten an naizen liburu honek, berrogeita hamar kartoiko urte hori gipuzkoar pintorearen arte historian funtsezko zerbait dela sentitzen ez badut. Obra horietan dugu Zumetaren artearen bilduma oso bat. Eta arrazoizkoa da, l984etik 1985era bitarteko urte hura artegilearentzat berarentzat ahantzezineko zerbait bada. Garai hura amestutako garaia izan zela esango nuke. Pentsamendu garbi sorgortuen sorta bat zegoen kartoi bakoitzean. Goreneko amets eta irudipena. Hori guztia alaitasunez egina. Obra bakoitza bukaturik ikusi eta berehalaxe, norbera konturatu egiten da ezin egin zitekeela beste modutan. Ba dirudi, han zerturiko istorio bakoitza Zumeta pintatzera etortzearen zai zegoela. Pintorea eta istorioak gauza bat eta bera ziren. Dena ametsaren ondorio bat. Shakespeare koblakari haundiaren aurresan batek guztiok gure ametsen materiaz eginak garela iradokitzen du.

Animalia haundiak eta txikiak ibilkatzen ziren obretatik ibilera askean, bizitza pasadizo eta pertsonaiekin bere harreman ugariak eta guzti, eta pintzeladekin eurekin istorio bakoitzaren pertsonaia bihurtuta. Kartoi horietan gertatzen den guztia, inoiz, errealitatean egon zen zerbaitetik dator. Baina, errealitatearen goresle deritzokegun jarrera bat egon dela ere aurkitzen dugu.

Obra hauen barru-barrura sartzen bagara, ondorio bat ateratzera eramaten gaitu kartoi hauetan lortutako arteak, hots, Zumetaren pinturak zertan errealitate bat adierazirik ez duela. Bera da, hain zuzen ere, berez errealitate bat.

Kartoi haietako pintatze moduak esate hutsa garrantzi gutxikoa irudi dakiguke. Koadro bakoitza kolore nahasketa batez hasten da, nahikoa itsu-itsuan, alde bat bizi izaten hasi artean. Horrela geratzen da apur batez. Gero, beste alde batetik hasten da. Bat batean, alde berri hori esanahi erakargarri duela agertzen da. Geroxeagoko eragiketa batek Iotu egiten ditu bi aldeok, eta poliki-poliki obra gauzatzen doa. Forma, kolorea, istorioa eta dena marratzeko modua ere elkarkidetu dira. Eta, obra bukatu baino lehen, jakineko zerbaitek Ian bukatuaren izena iradokitzea gerta daiteke. Arniskutsua da literatur-zatia zin-zinez hartzea; baina, beste batzutan, ordea, lagungarri izaten da. Literatur zati hori hobeto doakio osagarri moduan oinarri moduan baino...

Baizutan artegilea literarioaren mugak ikutzearen beldur da. Baina nire ustez, kartoi hauetan literarioa iruditzen zaiguna ametsen jatorriaren mamia baino ez da. Amets egitea oroitzea da. Eta Zumetak egin duena. errealitatea ametsari hurbiltzea besterik ez da, ametsa ere errealitateari hurbiltzen dion batera. Bere istorioetarik asko bete-betean sartzen dira daitekeen absurdoan. Eta horrela, bada, jostura lerroa nola errealaren eta ametsaren arteko Ioturagune bihurtzen den ikusten dugu; hori guztia amets poetikoaren liluragarritasunaz inguratuta...

Ametsari buruz hitz egiten dugunean, gertatzen eta gertatu zaigun horri buruz ari gara hitz egiten. Haurtzaroko oroipenak zein bi egun lehenago gertatu zaiguna, adibide bat emateko. Erramu lurrintsu bat, hogei harri, iratzezko mendi bat, bi arrosa, zaldi arre zahar bat izan daitezke haurtzaroko parte bat, itsas beherean, hondar hezean utzita geratzen diren hondakin eta panpina besogabe horiek gogoa amets malenkoniatsuz bete ahal diguten bezalaxe.  Pintatzeko orduan, ia-ia konturatu gabe, artegileak oroipen batzuetako zein besteetako zatiak ipintzen ditu. Haurtzaroa eta oraintsualdia batera ateratzen dira. Oroipenek, irudien birikek, kantatzen dute.

Oroipenei gehitu behar zaie artegileak, momentu horretan, adurrari berari lapurtzen diona. Ez dut ahaztu nahi ezta behar ere Zumetarentzat adurrak, zoriak, duen garrantzia. Kartoi horien barruan bizi duenak adurraren zati haundi bat dauka. Zumetaren arteak hartu duen elikadurarik asko adurrari zor dio. Hurrengo hitzok ditugu bere jarreraren adierazgarri: “Nire ustez dena dago adurrean. Baina, gertatzen dena da bete-betean onartzeko gai ez garela. Eta ez dugu onartzen, hori egiteko behar ainako askatasuna falta zaigulako. Orduan, forma bat ematen diozu ezagunarekin etxekotu ahal izateko, adur horrekin bizitzeko gai ez bait gara”.

Zumetaren oharpen hauek sortzaile batek eginak baino ezin egon daitezke. Psikoanalisi mailan, Freud-ek askoz laburkiago zehazten zuen: "Gizaki arruntak kanpoko errealitatearen aide duen aurreritzia". Zumetak aipatzen duen onartzea artegile denezko ikuspegitik adierazita dago. Onarpen hori da berak lortu nahi duena.

Adurra diogunean, ezin dugu ulertu dena adurra dela-eta denak balio duela. Esana da dena adurrean dagoela. Eta hori ez dugu gauza bera. Eta dena dago ahalbide sorta bezala, pintorearen kasuan ametsezko espazio batean finkatzen dena. Ezein ametsezko espaziok hiru neurnizko izaera duenez, eta koadroaren egitea bi neurritara hertsiki mugatzen denez gero, lehenengo oztopoa sortzen da; eta, hortaz gainera, ideialtasuna eraman behar da obrara, egiazko ihardunekintza batera itzulia. Artegileak, ametsezko espazio hartan "zegoen" ideialtasunera urreratzen den neurrian, asebeteko du, gutxi-asko, bere gurari sortzailea.

Erizpide hauekin, lehen esandakoaz batera, Ian egin zuen Zumetak bere kartoi-urtean. Agian, bere bizitzako baldintzarik gutxieneko aldia lan egiterakoan. Beharrezko askatasuna bilatu zuen, adurraren osotasuna onartzeko modukoa. Lortu egiten zuen batzutan, beste batzutan, ordea, ez horrenbeste. Baina, inork ez dio aurpegira botako, saiatzen bada. Ez dakigu, jakin, inoiz entzun zituen aztibegi baten hitzak, Willian Blake-renak kasu, denak adierazten du burutik burura jarraitu ziela baina. Zera dio Blake-k: "Bere begi hilkorrek baino marra trinkoago eta hobeez, eta argitasun haundiago eta hobeaz irudikatzen ez duenak, ez du ikusterik, ez du ezer ere irudikatzen". Zumetak begi hilkorrak utzi zituen kartoi-urte hartako eguneroko bizitzarako, eta gorde egin zituen besteak pintatzeari ekiten zionerako.

Behin eta berriz itzultzen gara kartoiak aztertzera, eta anitz iradokizun aurkitzen dugu. Gauza batzuk bere berarizko xehetasunak eta bere itxura sendoa galtzen dituzte batzutan, espektro lainotsu eta argitsu bihurtzeraino. Zenbait obretan estilo ezberdinak nabaritzen dira gaia zein den arabera. Antzekotasunaz zein aurkakotasunaz baliatuz Ian egiten du. Eta beti ere alaitasunez. Hau da, itzelezko pozaz, artegile honek pintatzerakoan bakarrik ezagutzen bait du zoriona. Lortezina lortzen saiatzerakoan, hortxe ikusten du bere burua asebete. Pozkariozko egoera horren bitartean, irrealitatea deritzoguna ager dakioke. Baina esana dugu, ametsa eta amesgintza ere ditugu irrealitatea. Esaera berezi bat sortu beharreko dugu, hots, zera dioena, gainerako errealitatea hobekien ta zabalenik azaltzen duen errealitate zatia dugu irrealitatea. Hala eta guztiz ere, ez dugu behar-beharrezkotzat jotzen urte enfelizatu horretako obren errealitaterako azalapenak aurkitzea. Batez ere, gaur koadro horietan ametsetakoa dena, inoiz nabaria izan zelako. Honekin esan nahi da urruna dela, kasu honetan, errealitatea, eta irrealitatea obretan dagoena. Ordena aldaketa bat gertatzen da obra hauek sortzean. Berriro ere errepikatuko dugu hiru edo lau orrialde lehenago esan genuena: Zumetaren pinturak ez du zertan errealitate bat adierazirik; bera da, hain zuzen ere, berez errealitate bat.

Kartoi hauetan lortutako artezko emaitzak Donostiako San Telmo Udal Museoan izan ziren erakutsiak, 1985eko uztailaren 10etik 3lra bitartean. Urte horretan bertan, Sástagoko Jauregian (Zaragoza) egin zuen erakusketa, Asturiasko Arte Ederretako Museoan (Oviedo) eta Musée Bonnat-en (Baiona) "Ils collectionnent l'art contemporain" izeneko erakusketaren barruan.

Kartoien erakusketan, asko izan ziren artegileak adierazi nahi zena ulertu zutenak. Ez dakigu, jakin, baten bat sartuko ote zen Karel Appel pintoreak bere bizitzan zehar aurkitu zituen ikusleen moetan. Utzi diezaiogun Karel Appel-i berari kontatzen: "Nire lana lehenbiziz ikusterakoan, jendeak zera dio: 'Alajaina, hegira horri, nire hiru urteko alabak ere egingo luke horrelakorik'. Nik, zera erantzuten diet, bai, jakina, egingo luke, baina nik egiten dut egin, eta berak  ez".

Gogora dezagun, berriz, Picassok bizitza osoa behar izan zuela ume batek bezala pintatzen ikasteko. Eta, ume batek bezala pintatzen ikastea dio. Umeek umeak direnez pintatzen dute. Ez dute umeek bezala pintatzeko saiorik egiten. Umeak direnez pintatzen dute. Horrexegatik, ez dago artegile haundia den umerik. Ostera, artegile haundi bat izan daiteke, ume batek bezala hobekien pintatzen duena.

Zumetak kartoi hauekin lortua zuenak oraindik ere jotzen ditu bere barruan. Gaur ere, lau urte igarota, sinesmen osoa die egun haiei. Gauza asko batu ziren garai hartan. Zeru zati bat (ez da hitz egokia baina) ikutu zuen. Bere zenbait lanetan, haurtzaroa agertuzen (edo heldu batek ume batek bezala pintatzeko behar duen artea) zoriontasun arruntaren arketipo moduan. Haurtzaroa bizitza sakonaren hasiera moduan, berriro hasteko egoeran jartzen gaituen bizitzaren hasiera moduan. Ez bakarrik, baina, zoriona ekarri ziguten irudiak hartzeko. Zorionekoak izan ez ziren momentuak aldatzeko aukera ere badago egon. Egoera batzuk eta besteak, lainotsu ikusita, eta sarritan makal eta maulazko. Berrastean pentsatze hutsak indar susmagaitza ematen dio psikeari. Behin eta berrizko berrastapen egoera horretan sartzea, horixe izan zen Zumetak, behin eta berriro ere, bere kartoietan egin nahi izan zuena. Kemenak eta suberoak inguratzen zuten.

Gogoeta hauek eginez gero, ba dirudi jende mordoa baztertxokoetatik aterako dela Zumetari bere arterako formula aurkitu izanagatik zorionak ematen. Zorionean edo zoritxarrean, inork ez daki jakin, artean ez dago formularik. Zumetari bere bizitzako beste momentutan gertatu zitzaiona kartoietan ere gertatu zitzaion. Obra bakoitzaren muinera, bultzada zehatzez, gidatzen zuen garra itzali zitzaion. Berrogeita hamar horiek egin, eta ezin izan zuen bat gehiagorik egin. Behin eta berriz ekin zion bultzada pizgarri hori birreskuratu nahian. Alferrik. Itzela da gure jatorrira itzultzerik ez dagoela jakitea. Aintzinako esaera batek bihotz eman nahi die gizon eta emakumeei, izaki baliotsua ekinaren ekinaz, ezinezkoa dela jakin arren, dirauena dela dioenean. Esaera honek soberan ditu, agian, milaka urte batzuk.

Baina dena ez da atsekabe eta huts egitea izan. Kartoiez geroztik, eta kausitze-maila haietara iristeko ekirnenari esker, saio berriak egin beharrik ez balu bezala aurkitu zen. Agian funtsezko puntuak ikutu ditu, eta ba du aldaketarik gabe pintatzeko aina erreferentzia. Zabala da iharduteko eremua. Oraingoan, ibilbideak egin behar ditu, dagoeneko finkaturik dituen mugen barruan baina.

Materiaiei begira, kontutan hartu behar da kartoietan tenplez pintatzen zuela, eta material hori lehortu egiten da berehalaxe. Beraz, lehortze azkartasun hori zela eta, ohituta zegoen estuasun haundiaz lan egitera, bihotz-berogarri sentitzen zuen estuasunaz. Olioz pintatzerakoan, ordea, behin eta berriz utzi behar dio lanari. Askotan, dena hondatzen da estuasunagatik. Jakin badaki, olioekin, obrak trinkotasun haundiagoa hartzen dutela, zailagoak eta korapilotsuagoak izateaz gainera. Baina estuasun dohatsu hori, egonarririk eza...

1985ean Sari Nagusia eman zioten Donostiako "Euskal Pintura"  lehiaketan. Hain zuzen ere, zenbaki horiek aldatuta, 85en ordez 58, hau da 1958an irabazi zuen Urrezko Domina Nazionala "Pintura Joven"  lehiaketan (Madrid).

Zumeta Artearen Absolutuaren bila etengabe dabilen bitartean, abangoardiak (beti egin dute bezalaxe) norabide askotarantz mugitzen dira. Batetik, ezetz esaten diote estetika murrizkorrari. Eklektikotasuna interesatzen zaie. Artegileak ibilkari izan daitezen nahi dute, eta estilo batetik bestera oztoporik ezta loturarik gabe igaro daitezen ere, jarrera ibilkari bat, iraganeko hizkera guztiak bihurtzekoa, hartzeko bihotz ematen diete. Zaharkiturik dago abangardien zentzua bera ere...

Eten-puntua eta bereiz, harridurarik lotsagarrienak zimiko egin diezaigun, artea orain, proposamen barik, larderia nagusitzar baten taiupen bilakatu dela, alegia. Egunean-egunean sentitzen da artearen barruko nagusikeria baten bizkortzea. Berritasunaren nagusikeria dugu. Gauza berriak bilatzen dira, gauzarik arraroenak eta ekintzarik susmagaitzenak, Guinness record-liburuan sartzeko moduan, bilatzen diren bezalaxe.

Zumetari nakio, berriro ere, bere arteari buruzko datu batzuk eta bere hitz batzuk adierazten, oraintxe bertoko obretan sartzen gaitzutenak. "Koadro batean zerbait kendu, ipini, harraskatu eta berriro ipintzen duzunean, eta koadroa bukatuta, ikusten ez baduzu ere, atzean zerbait dagoenaz konturatzen bazara, horrek esan nahi du okerrak kendu dituzula". Ia betidanik pintatu duen moduan pintatzen du. Ez du sinismenik aurretiazko ideiarengan. Pintatzeari ekin behar zaio, eta, bapatean, gustatzen zaion zerbait geratzen da. Pusketa bat da. Horren inguruan jarraitzen du lanean, eta aldatu ere egiten du, batzutan, gustatu zitzaionaren parteren bat. Berriro ere pintura eman (marrak, materia, keinuak, pintzeladak, istorio zatiak, marruskadak...), eta apurka-apurka harek eratu egin du koadroa. Koadroa bukatua agertzen da, ezintasunari ekin izana garbi agertzen bait da. Eta zera dio biribil: "Pintatzea ezintasun hutsa da. Gutxienak agertzen dira, eta azpian dagoena ezintasun hutsa da, ezintasuna. ezintasuna...".

Hitz hauek biribiltasun izugarrizkoak izango lirateke, esan daitezkeen ainako aldiak bukaturik baleuden. Eta ez da horrela. Ba dugu oraindik betarik gehiagotan esateko. Ekintza sortzaileari ekiteko garaia da. Zumetak berak aitortu zizkidan ezintasunaren hitzei aurka egiten dioten beste batzuk: "Gelditzen bazara, zure bizitza iraungitzen da".

Aurreranzko bidaia honek aitzinirudikatzen du, momentu ez jakin batean, oihanaren argalgune irrikitu bat aurkitzearen zorioneko betetasuna. Agian, Zumetak, txikitan, zuhaitz bat urdinez pintatu zueneko oihan hura bera. la ez dugu gogoratzen hori dela-eta agirika egin ziotena, zuhaitzak urdinak ez, berdeak baizik, zirela mariez. Pertsona harek ez zekien, eta seguru asko ez du sekulan ere jakingo, Zumetaren zuhaitzak urdinak direna, zeharo eta hunkigarriro urdinak. Betiereko urdinak. Espazio eta denbora lekuko.

José Luis Merino

Publicité
Commentaires
José Luis Zumeta
Publicité
Archives
Publicité
Publicité